Kaixo guztioi!! Ongi etorri marrazketaren inguruko blog honetara!

martes, 15 de noviembre de 2011

telebistan ere marrazten da

Sarrera honekin, gaur egun marrazketarekin lotuta dauden beste baliabide batzuei egingo diet erreferentzia. Aurreko batean, interneten aurki ditzakegun baliabide mordoetako bat aipatu nuen. Baina internetez gain, telebistan ere marraztera bultzatzen gaituzten hainbat programa ikus ditzakegu. Programa hauekin, haurrei beren sormenaz baliatuz marraztera bultzatzen zaie, beti ere era dibertigarri batean.
Nik, nire haurtzaroan Art Attack programa ezagutu izan dut. Egia esan asko gustatzen zitzaidan, eta hainbatetan egin izan ditut bertan ikusitako marrazki edota bestelako eskulanak. Dena den, aipatutako programa hau zerrenda luze bateko bat baino ez da; beste hainbat ere badaudelako. Dena den, hemen zenbait bideo uzten dizkizuet.

marrazkiekin ezagutu gaitezke

Kaixo guztioii!!
Gaurko sarrera honetan marrazkiek gizabanako bakoitzaren ezaugarri emozionalak ezagutzeko eskaintzen dizkiguten aukerez arituko gara. Hainbat azterketa egin izan dira marrazkien inguruan, eta azkenean argi gelditu den gauza bakarra ondoko hau izango litzateke: MARRAZKIAK KOMUNIKATZEKO BESTE ERA BAT DIRA ETA NORBERAREN INGURUAN ASKO ESAN DEZAKETE. Esaldi honi jarraituz, psikologiri loturik hainbat test egiten dira egiten ditugun marrazkien barruan sartu eta gure ezaugarriak ezagutu ahal izateko.
Jarraian uzten dizuedan link honetan test horietako hainbat aurki ditzakezue. Gure etorkizuneko lanari lotuta, test hauek lagungarri izan dakizkiguke gure haurrengan nolabaiteko arazoak detektatzeko; edota beste barik haur horiek sakontasun gehiagoz ezagutu ahal izateko.
 http://www.galeon.com/centrodeformacionpsi/psicodiagnosticoclinico.html

viernes, 4 de noviembre de 2011

Zenbait arazo marrazketan

kaixoo guztioiii!!!
Gaurkoan umeen marrazketarekin sortzen diren arazo ohikoeneri egingo diegu erreferentzia.
Lehen hezkuntzan zentratuz, sarritan marrazten irakatsi baino gehiago margozten irakasten dela esango genuke. Alabaina, eskolan egiten diren jarduera arrunten artean marrazkiz hornitutako fitxak ditugu, ikasleen lana hau margoztea delarik.
Hori hala izanik, ikasleen arazoen artean marrazkiaren proportzio falta aipatu genezake. Giza irudia hartuz, askotan burua gorputza bera baino handiago marrazteko joera izaten da, horrela irudi errealetik urrunduz. Giza irudiarekin jarraituz besoen kontua ere aipagarria da. Izan ere, besoak beti tente marrazten dira eta horregatik gizakiak aurrez aurre marrazten baino ez dugu jakiten; bestelako postura guztiak alde batera utziz.
Perspektibarekin jarraituz, ikasleek sarritan ez dute jakiten distantzia ezberdinetan dauden irudiak nola eraman paperera. Hau da, ez dakite gauzak zenbat eta urrunago daudenean hainbat eta txikiago marraztu beharko direla. Horrez gain, irudi bat bestearen aurrean dagoenean ere bata bestearen gainean marrazteko joera agertzen da.
Aipatu berri ditugun hauek zerrenda luze baten hasiera baino ez dira, hala ere guztiz ohikoak dira. Umeei gauza behar bezala marrazten erakutsi beharko zaie.
Jarraian jartzen dudan irudian esaterako aipatutako lehenengo arazoa nabari dezakegu. Hau da, buruaren tamainua gorputz osoarenaren bestekoa da.


(Informazio hau aurten "artearen hezkuntzan" landutako teoriatik aterata dago)