Kaixo guztioi!! Ongi etorri marrazketaren inguruko blog honetara!

domingo, 4 de diciembre de 2011

Blogaren amaiera

Sarrera honekin blog honetan publikatzen den informazioari amaiera emango diot.
Argi geratu zaigu marrazkiek duten garrantzia handia dela, informazio asko jaso dezakegula marrazkiok aztertuz, marrazki hauek garapen jakin bat dutela, marrazkiekin lotutako hainbat informazio gehigarri edota baliabide ditugula...
Espero dut publikatutako informazio guztia baliagarri izatea eta besterik gabe agurtzen naiz.

martes, 15 de noviembre de 2011

telebistan ere marrazten da

Sarrera honekin, gaur egun marrazketarekin lotuta dauden beste baliabide batzuei egingo diet erreferentzia. Aurreko batean, interneten aurki ditzakegun baliabide mordoetako bat aipatu nuen. Baina internetez gain, telebistan ere marraztera bultzatzen gaituzten hainbat programa ikus ditzakegu. Programa hauekin, haurrei beren sormenaz baliatuz marraztera bultzatzen zaie, beti ere era dibertigarri batean.
Nik, nire haurtzaroan Art Attack programa ezagutu izan dut. Egia esan asko gustatzen zitzaidan, eta hainbatetan egin izan ditut bertan ikusitako marrazki edota bestelako eskulanak. Dena den, aipatutako programa hau zerrenda luze bateko bat baino ez da; beste hainbat ere badaudelako. Dena den, hemen zenbait bideo uzten dizkizuet.

marrazkiekin ezagutu gaitezke

Kaixo guztioii!!
Gaurko sarrera honetan marrazkiek gizabanako bakoitzaren ezaugarri emozionalak ezagutzeko eskaintzen dizkiguten aukerez arituko gara. Hainbat azterketa egin izan dira marrazkien inguruan, eta azkenean argi gelditu den gauza bakarra ondoko hau izango litzateke: MARRAZKIAK KOMUNIKATZEKO BESTE ERA BAT DIRA ETA NORBERAREN INGURUAN ASKO ESAN DEZAKETE. Esaldi honi jarraituz, psikologiri loturik hainbat test egiten dira egiten ditugun marrazkien barruan sartu eta gure ezaugarriak ezagutu ahal izateko.
Jarraian uzten dizuedan link honetan test horietako hainbat aurki ditzakezue. Gure etorkizuneko lanari lotuta, test hauek lagungarri izan dakizkiguke gure haurrengan nolabaiteko arazoak detektatzeko; edota beste barik haur horiek sakontasun gehiagoz ezagutu ahal izateko.
 http://www.galeon.com/centrodeformacionpsi/psicodiagnosticoclinico.html

viernes, 4 de noviembre de 2011

Zenbait arazo marrazketan

kaixoo guztioiii!!!
Gaurkoan umeen marrazketarekin sortzen diren arazo ohikoeneri egingo diegu erreferentzia.
Lehen hezkuntzan zentratuz, sarritan marrazten irakatsi baino gehiago margozten irakasten dela esango genuke. Alabaina, eskolan egiten diren jarduera arrunten artean marrazkiz hornitutako fitxak ditugu, ikasleen lana hau margoztea delarik.
Hori hala izanik, ikasleen arazoen artean marrazkiaren proportzio falta aipatu genezake. Giza irudia hartuz, askotan burua gorputza bera baino handiago marrazteko joera izaten da, horrela irudi errealetik urrunduz. Giza irudiarekin jarraituz besoen kontua ere aipagarria da. Izan ere, besoak beti tente marrazten dira eta horregatik gizakiak aurrez aurre marrazten baino ez dugu jakiten; bestelako postura guztiak alde batera utziz.
Perspektibarekin jarraituz, ikasleek sarritan ez dute jakiten distantzia ezberdinetan dauden irudiak nola eraman paperera. Hau da, ez dakite gauzak zenbat eta urrunago daudenean hainbat eta txikiago marraztu beharko direla. Horrez gain, irudi bat bestearen aurrean dagoenean ere bata bestearen gainean marrazteko joera agertzen da.
Aipatu berri ditugun hauek zerrenda luze baten hasiera baino ez dira, hala ere guztiz ohikoak dira. Umeei gauza behar bezala marrazten erakutsi beharko zaie.
Jarraian jartzen dudan irudian esaterako aipatutako lehenengo arazoa nabari dezakegu. Hau da, buruaren tamainua gorputz osoarenaren bestekoa da.


(Informazio hau aurten "artearen hezkuntzan" landutako teoriatik aterata dago)

viernes, 28 de octubre de 2011

marrazketa eta teknologia berriak

Jakina da, gaur egun teknologia berriak garrantzia irabaziz doazela. Jada gure egunerokotasunaren parte dira. Hori hala izanik, umeen marrazketarekin lotutako zenbait orrialde aurki ditzakegu sarean. Jarraian, haurrei marrazki ezberdinak margoztea eskaintzen dien orrialde bat uzten dizuet. Era honetan, umeek marrazkiak kolorezta ditzakete era berri batean, bide batez kolore ezberdinak ere ikasiz.
Orrialde barruan, hainbat ariketa mota aurki daitezke, guztiak ere marrazketa edota artearekin nolabaiteko lotura dutelarik.
(Egin klik "teknologia berriak" hitzaren gainean orrialdera joateko)

Marrazten ikasteko liburua

Jarraian, umeek forma sinple eta geometrikoak egiten ikasteko erabil dezaketen liburu bat uzten dizuet. Nik jartzen dudan hau nahiko laburra da, baina hala ere honen antzeko beste hainbat aurki ditzakezue.
Haurrek beren grafomotrizitatea behar bezala gara dezaten, lehenengo eta behin forma sinpleak egiteko erraztasuna izan beharko dute. Horregatik, honen antzeko liburuak egokiak izan daitezke.

viernes, 21 de octubre de 2011

marrazketaren garrantzia

Sarrera honekin, marraketak duen garrantzia nabarmentzea gustatuko litzaidake. Izan ere, txikitatik mota anitzeko marrazkiak egitera ohituta gaude, sarritan denbora pasarako edota momentu dibertigarri bat izateko. Hala ere, marrazkia hori baino gehiago da. Marrazkiaren bitartez, hainbat sentipen ezberdin adieraz ditzakegu. Azken batean marrazketa adierazteko beste era bat dela esango genuke. Hori hala izanik, oso garrantzitsua da umeek behar besteko garapena izatea marraztera animatu daitezen.
Jarraian, sarean aurkitu dudan bideo bat jartzen dut. Egia esan oso interesgarria iruditu zait. Bertan Argentinako eskola batean proposatutako ariketa ikus dezakegu. Marrazki baten bitartez haurrei biolentzia islatzeko eskatzen zaie. Haurretako askok egunerokotasunean bizitzen ituzten bizipenak marrazten dituzte. Heziketarako oso ariketa interesgarria dela iruditzen zait.

Giza irudia egiten

Aurreko sarreraren baten esan dugun legez, 3-4 urte bitartean giza irudia agertzen da haurren marrazkietan. Umeak egiten duen giza-figuraren arabera haurraren garapena hauteman dezakegu, bai heltzearena eta baita adimenezkoa. Nortasuneko ezaugarriak ezagutzeko ere baliagarria izan daiteke giza irudi hau aztertzea.
Giza irudi hau geldiro-geldiro joaten da eraikitzen, hainbat fase igarotzen dituelarik. Gainera, esatekoa da haurraren garapena ez dela lineala, eta horregatik momentu batzuetan atzeratzko jauziak edo geldiuneak gerta daitezke.

- 3-3,5 urte bitartean zirkulua gizaki itxura hartzen hasten da. Burua isladatzen duen zirkulua eta bertatik ateratzen diren makilak marraztu ohi dira. Begiak, ahoa, sudurra eta ilea ere garai hontan agertzen dira. Burua da atalik garrantzitsuena.

- 3,5-4 urte bitartean burutik ateratzen diren makilek besoak irudikatzen dituzte. Horrez gain, giza irudia luzatu egiten da, gorputzaren agerpenarekin.

- 4,5-5 urte bitartean enborra agertzen da, eta berton besoak eta zangoak marrazten dira. Beso eta zango horiek bi dimentsiotakoak izaten hasten dira, eta eskuei bost hatzamar jartzen zaizkie.

- 5 urterekin enborra zabalduz doa, eta burua bera baino handiagoa izatera heltzen da. Arropak ere agertzen hasten dira, eta gizakia mugimenduan ere ager daiteke.
- 6 urterekin xehetasun gehiago agertzen dira. Besteak beste, zama agertzen da. Gizakiaren altuera zabalera baino handiagoa izaten da jada. Gizakia posizio ezberdinetan agertzen da, nahiz eta buruaren mugimendua azken agertzen dena izan. Emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasun argiak agertzen dira.



(Informazio hau iaz "Garapenaren psikologia" ikasgaian landutakoa da)
Kaixooo!!
Gaurkoan nire ikaskide baten blogari egingo diot erreferentzia.
Bere bloga arte hezkuntzaren ingurukoa da eta baliteke erabilgarri izatea bertako informazioa nire blogaren gaiarekin lotura duelako.

sábado, 15 de octubre de 2011



Jarraian ondoko bideo hau jartzen dizuet. Bertan, umeek euren grafomotrizitatean zehar izaten dituzten aurrerapenak laburbiltzen dira.

Grafomotrizitatearen garapena

Marrazkiak 18 hilabete baino ez ditugunetik aurrera leku hartuz doaz. Adinean aurrera egin ahala, agertzen diren marrazkiak gero eta osoagoak eta zehatzagoak dira. Jarraian, garapen honen zenbait etapa ikusiko ditugu.

          - 18 hilabeterekin agertzen dira lehenengo trazoak. Sorbaldatik ateratzen da eskuaren mugimendua,  haurrak oraindik ez dauka eskumuturra arintasunez mugitzeko gaitasuna. Umeak esanahi handirik ez dituen zirriborroak baino ez ditu marrazten.
          - 2 urterekin eskumuturretik ateratzen diren lehenengo irudi biribilak agertzen dira, horri esker aurretiko zirriborroak nolabaiteko formak hartzen doaz.
          - 2 urte eta erdi eta 3 urteren artean marrazkiak osatuz doaz. Dena den, egiten dituzten irudien esanahiak marrazkia bera egiten ari garen bitartean bururatzen zaizkie. Hau da, esanahia marrazkian  aurrera egin aldatuz doa. Hortaz, baliteke hasiera batean marrazkiak esanahia jakin bat izatea, eta amaitutakoan hasierako esanahi horrekin zerikusirik ez duen beste bat. Honi errealismo fortuitoa deritzo. Marrazkiek jada xehetasun gehiago dituzte eta egunerokotasuneko irudi edota bestelako gauzei antza hartuz doaz.
          - 3 eta 4 urte bitartean jada marrazkiaren esanahia egin aurretik zehazten da. Hau da, marrazkia egiterakoan asmo argi bat dago. Aipatzeakoa da adin tarte honetan giza irudia agertzen dela lehenengoz.
          - 4 urtetik aurrera "ikusizko errealitatea" deritzona gertatzen da. Hau da, errealitatea umeeek eurek ikusten duten modura marrazten dute. Horrez gain, marrazkien arteko ezberdintasunak txertatzeko gai dira; hau da, giza irudiaren kasuan esaterako beraien artean ezberdinak diren gizakiak marrazteko gai dira. Aipatutako hau oso garrantzitsua da, alabaina sormena garatzeaz gain, inguratzen duen testuinguruarekiko behaketa sakona ere suposatzen du.  Bestalde, idazkeraren hastapenak ere agertzen dira.


(informazio hau iazko "garapenaren psikologia" ikasgaiatik eta http://www.psicodiagnosis.es/areaespecializada/instrumentosdeevaluacion/eldibujoinfantilysusignificadopsicologico/index.php orrialdetik aterata dago)
Egunon guztioi!

Aurretik esan bezala, blog honetan umeen grafomotrizitatearekin lotutako informazioa esakainiko da. Hori hala izanik, gaur bertan hasiko naiz gai honi lotutako lehen sarrerak egiten.


Jakina denez, marrazketari garrantzi handia ematen zaio hezkuntzan. Txikitatik marrazkiak egiteko joera erakusten dugu. Marrazki horiek, urteek aurrera egin ahala, hainbat aldaketa eta aurrerapen izaten dituzte.
Marrazkiak egitean, azken batean, gure inguruko errealitatea islatzen ari gara. Hori hala izanik, alde batetik garapen kognitibo eta  psikomotorea garatuta egon beharko dira. Alabaina, burbuina garatzen den heinean psikomotrizitateak ere aurrera egiten du, hortaz mugimenduak egiteko orduan koordinazioa irabaziz goaz.
Argi geratu da grafomotrizitatean aurrera egin ahal izateko bai burbuinaren garapena eta baita gorputz atalak mugitzeko gaitasuna ere ondo landuta egon beharko direla.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Kaixo guztioi

Ongi etorri blog berri honetara!

Blog hau klasean sortu dut, eta berton haurren marrazketarekin lorturiko informazioa izango da eskuragarri.