Kaixo guztioi!! Ongi etorri marrazketaren inguruko blog honetara!

domingo, 4 de diciembre de 2011

Blogaren amaiera

Sarrera honekin blog honetan publikatzen den informazioari amaiera emango diot.
Argi geratu zaigu marrazkiek duten garrantzia handia dela, informazio asko jaso dezakegula marrazkiok aztertuz, marrazki hauek garapen jakin bat dutela, marrazkiekin lotutako hainbat informazio gehigarri edota baliabide ditugula...
Espero dut publikatutako informazio guztia baliagarri izatea eta besterik gabe agurtzen naiz.

martes, 15 de noviembre de 2011

telebistan ere marrazten da

Sarrera honekin, gaur egun marrazketarekin lotuta dauden beste baliabide batzuei egingo diet erreferentzia. Aurreko batean, interneten aurki ditzakegun baliabide mordoetako bat aipatu nuen. Baina internetez gain, telebistan ere marraztera bultzatzen gaituzten hainbat programa ikus ditzakegu. Programa hauekin, haurrei beren sormenaz baliatuz marraztera bultzatzen zaie, beti ere era dibertigarri batean.
Nik, nire haurtzaroan Art Attack programa ezagutu izan dut. Egia esan asko gustatzen zitzaidan, eta hainbatetan egin izan ditut bertan ikusitako marrazki edota bestelako eskulanak. Dena den, aipatutako programa hau zerrenda luze bateko bat baino ez da; beste hainbat ere badaudelako. Dena den, hemen zenbait bideo uzten dizkizuet.

marrazkiekin ezagutu gaitezke

Kaixo guztioii!!
Gaurko sarrera honetan marrazkiek gizabanako bakoitzaren ezaugarri emozionalak ezagutzeko eskaintzen dizkiguten aukerez arituko gara. Hainbat azterketa egin izan dira marrazkien inguruan, eta azkenean argi gelditu den gauza bakarra ondoko hau izango litzateke: MARRAZKIAK KOMUNIKATZEKO BESTE ERA BAT DIRA ETA NORBERAREN INGURUAN ASKO ESAN DEZAKETE. Esaldi honi jarraituz, psikologiri loturik hainbat test egiten dira egiten ditugun marrazkien barruan sartu eta gure ezaugarriak ezagutu ahal izateko.
Jarraian uzten dizuedan link honetan test horietako hainbat aurki ditzakezue. Gure etorkizuneko lanari lotuta, test hauek lagungarri izan dakizkiguke gure haurrengan nolabaiteko arazoak detektatzeko; edota beste barik haur horiek sakontasun gehiagoz ezagutu ahal izateko.
 http://www.galeon.com/centrodeformacionpsi/psicodiagnosticoclinico.html

viernes, 4 de noviembre de 2011

Zenbait arazo marrazketan

kaixoo guztioiii!!!
Gaurkoan umeen marrazketarekin sortzen diren arazo ohikoeneri egingo diegu erreferentzia.
Lehen hezkuntzan zentratuz, sarritan marrazten irakatsi baino gehiago margozten irakasten dela esango genuke. Alabaina, eskolan egiten diren jarduera arrunten artean marrazkiz hornitutako fitxak ditugu, ikasleen lana hau margoztea delarik.
Hori hala izanik, ikasleen arazoen artean marrazkiaren proportzio falta aipatu genezake. Giza irudia hartuz, askotan burua gorputza bera baino handiago marrazteko joera izaten da, horrela irudi errealetik urrunduz. Giza irudiarekin jarraituz besoen kontua ere aipagarria da. Izan ere, besoak beti tente marrazten dira eta horregatik gizakiak aurrez aurre marrazten baino ez dugu jakiten; bestelako postura guztiak alde batera utziz.
Perspektibarekin jarraituz, ikasleek sarritan ez dute jakiten distantzia ezberdinetan dauden irudiak nola eraman paperera. Hau da, ez dakite gauzak zenbat eta urrunago daudenean hainbat eta txikiago marraztu beharko direla. Horrez gain, irudi bat bestearen aurrean dagoenean ere bata bestearen gainean marrazteko joera agertzen da.
Aipatu berri ditugun hauek zerrenda luze baten hasiera baino ez dira, hala ere guztiz ohikoak dira. Umeei gauza behar bezala marrazten erakutsi beharko zaie.
Jarraian jartzen dudan irudian esaterako aipatutako lehenengo arazoa nabari dezakegu. Hau da, buruaren tamainua gorputz osoarenaren bestekoa da.


(Informazio hau aurten "artearen hezkuntzan" landutako teoriatik aterata dago)

viernes, 28 de octubre de 2011

marrazketa eta teknologia berriak

Jakina da, gaur egun teknologia berriak garrantzia irabaziz doazela. Jada gure egunerokotasunaren parte dira. Hori hala izanik, umeen marrazketarekin lotutako zenbait orrialde aurki ditzakegu sarean. Jarraian, haurrei marrazki ezberdinak margoztea eskaintzen dien orrialde bat uzten dizuet. Era honetan, umeek marrazkiak kolorezta ditzakete era berri batean, bide batez kolore ezberdinak ere ikasiz.
Orrialde barruan, hainbat ariketa mota aurki daitezke, guztiak ere marrazketa edota artearekin nolabaiteko lotura dutelarik.
(Egin klik "teknologia berriak" hitzaren gainean orrialdera joateko)

Marrazten ikasteko liburua

Jarraian, umeek forma sinple eta geometrikoak egiten ikasteko erabil dezaketen liburu bat uzten dizuet. Nik jartzen dudan hau nahiko laburra da, baina hala ere honen antzeko beste hainbat aurki ditzakezue.
Haurrek beren grafomotrizitatea behar bezala gara dezaten, lehenengo eta behin forma sinpleak egiteko erraztasuna izan beharko dute. Horregatik, honen antzeko liburuak egokiak izan daitezke.

viernes, 21 de octubre de 2011

marrazketaren garrantzia

Sarrera honekin, marraketak duen garrantzia nabarmentzea gustatuko litzaidake. Izan ere, txikitatik mota anitzeko marrazkiak egitera ohituta gaude, sarritan denbora pasarako edota momentu dibertigarri bat izateko. Hala ere, marrazkia hori baino gehiago da. Marrazkiaren bitartez, hainbat sentipen ezberdin adieraz ditzakegu. Azken batean marrazketa adierazteko beste era bat dela esango genuke. Hori hala izanik, oso garrantzitsua da umeek behar besteko garapena izatea marraztera animatu daitezen.
Jarraian, sarean aurkitu dudan bideo bat jartzen dut. Egia esan oso interesgarria iruditu zait. Bertan Argentinako eskola batean proposatutako ariketa ikus dezakegu. Marrazki baten bitartez haurrei biolentzia islatzeko eskatzen zaie. Haurretako askok egunerokotasunean bizitzen ituzten bizipenak marrazten dituzte. Heziketarako oso ariketa interesgarria dela iruditzen zait.