Sarrera honekin, marraketak duen garrantzia nabarmentzea gustatuko litzaidake. Izan ere, txikitatik mota anitzeko marrazkiak egitera ohituta gaude, sarritan denbora pasarako edota momentu dibertigarri bat izateko. Hala ere, marrazkia hori baino gehiago da. Marrazkiaren bitartez, hainbat sentipen ezberdin adieraz ditzakegu. Azken batean marrazketa adierazteko beste era bat dela esango genuke. Hori hala izanik, oso garrantzitsua da umeek behar besteko garapena izatea marraztera animatu daitezen.
Jarraian, sarean aurkitu dudan bideo bat jartzen dut. Egia esan oso interesgarria iruditu zait. Bertan Argentinako eskola batean proposatutako ariketa ikus dezakegu. Marrazki baten bitartez haurrei biolentzia islatzeko eskatzen zaie. Haurretako askok egunerokotasunean bizitzen ituzten bizipenak marrazten dituzte. Heziketarako oso ariketa interesgarria dela iruditzen zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario