Giza irudi hau geldiro-geldiro joaten da eraikitzen, hainbat fase igarotzen dituelarik. Gainera, esatekoa da haurraren garapena ez dela lineala, eta horregatik momentu batzuetan atzeratzko jauziak edo geldiuneak gerta daitezke.
- 3-3,5 urte bitartean zirkulua gizaki itxura hartzen hasten da. Burua isladatzen duen zirkulua eta bertatik ateratzen diren makilak marraztu ohi dira. Begiak, ahoa, sudurra eta ilea ere garai hontan agertzen dira. Burua da atalik garrantzitsuena.
- 3,5-4 urte bitartean burutik ateratzen diren makilek besoak irudikatzen dituzte. Horrez gain, giza irudia luzatu egiten da, gorputzaren agerpenarekin.
- 4,5-5 urte bitartean enborra agertzen da, eta berton besoak eta zangoak marrazten dira. Beso eta zango horiek bi dimentsiotakoak izaten hasten dira, eta eskuei bost hatzamar jartzen zaizkie.
- 5 urterekin enborra zabalduz doa, eta burua bera baino handiagoa izatera heltzen da. Arropak ere agertzen hasten dira, eta gizakia mugimenduan ere ager daiteke.
- 6 urterekin xehetasun gehiago agertzen dira. Besteak beste, zama agertzen da. Gizakiaren altuera zabalera baino handiagoa izaten da jada. Gizakia posizio ezberdinetan agertzen da, nahiz eta buruaren mugimendua azken agertzen dena izan. Emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasun argiak agertzen dira.
(Informazio hau iaz "Garapenaren psikologia" ikasgaian landutakoa da)
No hay comentarios:
Publicar un comentario