Kaixo guztioi!! Ongi etorri marrazketaren inguruko blog honetara!

sábado, 15 de octubre de 2011

Grafomotrizitatearen garapena

Marrazkiak 18 hilabete baino ez ditugunetik aurrera leku hartuz doaz. Adinean aurrera egin ahala, agertzen diren marrazkiak gero eta osoagoak eta zehatzagoak dira. Jarraian, garapen honen zenbait etapa ikusiko ditugu.

          - 18 hilabeterekin agertzen dira lehenengo trazoak. Sorbaldatik ateratzen da eskuaren mugimendua,  haurrak oraindik ez dauka eskumuturra arintasunez mugitzeko gaitasuna. Umeak esanahi handirik ez dituen zirriborroak baino ez ditu marrazten.
          - 2 urterekin eskumuturretik ateratzen diren lehenengo irudi biribilak agertzen dira, horri esker aurretiko zirriborroak nolabaiteko formak hartzen doaz.
          - 2 urte eta erdi eta 3 urteren artean marrazkiak osatuz doaz. Dena den, egiten dituzten irudien esanahiak marrazkia bera egiten ari garen bitartean bururatzen zaizkie. Hau da, esanahia marrazkian  aurrera egin aldatuz doa. Hortaz, baliteke hasiera batean marrazkiak esanahia jakin bat izatea, eta amaitutakoan hasierako esanahi horrekin zerikusirik ez duen beste bat. Honi errealismo fortuitoa deritzo. Marrazkiek jada xehetasun gehiago dituzte eta egunerokotasuneko irudi edota bestelako gauzei antza hartuz doaz.
          - 3 eta 4 urte bitartean jada marrazkiaren esanahia egin aurretik zehazten da. Hau da, marrazkia egiterakoan asmo argi bat dago. Aipatzeakoa da adin tarte honetan giza irudia agertzen dela lehenengoz.
          - 4 urtetik aurrera "ikusizko errealitatea" deritzona gertatzen da. Hau da, errealitatea umeeek eurek ikusten duten modura marrazten dute. Horrez gain, marrazkien arteko ezberdintasunak txertatzeko gai dira; hau da, giza irudiaren kasuan esaterako beraien artean ezberdinak diren gizakiak marrazteko gai dira. Aipatutako hau oso garrantzitsua da, alabaina sormena garatzeaz gain, inguratzen duen testuinguruarekiko behaketa sakona ere suposatzen du.  Bestalde, idazkeraren hastapenak ere agertzen dira.


(informazio hau iazko "garapenaren psikologia" ikasgaiatik eta http://www.psicodiagnosis.es/areaespecializada/instrumentosdeevaluacion/eldibujoinfantilysusignificadopsicologico/index.php orrialdetik aterata dago)

No hay comentarios:

Publicar un comentario